2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Honetan ere murrizketak daude!

Jakin badakigu, gaur egun grebak gero eta ugariago bilakatzen hasi direla. Izan ere, herritarron baldintzak jasanezinak bihurtzen ari dira, bai arlo profesionalari, bai akademikoari, bai eta pertsonalari  erreparatuz, eta honen aurka jardun behar dugu.

Beraz, pasaden ostegunean, Azaroak 21, greba izan genuenez,  blogak duen gaian ere horrelakoak gertatzen ari direla ezagutarazteko asmoz, hurrengo bideo luzatzen dizuet:


2013(e)ko azaroaren 16(a), larunbata

Hezkuntza berezia, premia bereziak

Hezkuntza berezia zer den aztertu ondoren, bertan topa ditzakegun gaixotasunak aurkeztuko ditugu. Horrelako gaixotasunak ezagutzeak bere garrantzia izan badu; izan ere, gaixotasun hauek pairatzen dituzten umeek hezkuntza premia bereziak izango dituzte, eta ondorioz, irakasleek tratu berezia, metodologia berezia eta arreta berezia eskaini beharko diete, gaixotasunaren araberakoa izango dena.

Hurrengo eskeman, premia berezi horiek zein modu desberdinetan isla daitezkeen ikusi ahal izango duzue, eta horien arabera, zein gaixotasun desberdinak eman daitezkeen. 


Gure gaia ezagutzen!

Inolako berririk, bideorik, ekintzarik, etab. eman aurretik, ezinbestekoa dugu gure gaia zer den aztertzea. Horretarako, hezkuntza berezia eta premia bereziak dituzten umeak kontzeptuak argitzea izango da gure lehenengo lana.

Irakurri, ikasi eta gozatu!

Hezkuntza berezia, hezkuntza behar bereziak dituzten pertsonekin burutzen den hezkuntza da, gabezi fisikoak, psikikoak edo zentzumenezkoak, aparteko ahalmenak, ezaugarri kultural bereziak edo egoera sozioekonomiko larrian izateagatik.
  Historian zehar, premia bereziak dituzten haurrak eskola arruntetik baztertuak izaten ziren. Haatik, gaur egun dagoen hezkuntza politikei esker, haur horiek gainontzeko haurrekin eskolaratu eta hezitzearen dira, euren gizarteratzea ahalbidetuz. 

Halaber, esan beharra dago, kontzeptu hau duela gutxi sortua izan dela. Izan ere, XIX. mendera arte, ez behar bereziak zituzten umeak zorigaiztotzat jo eta abandonatuak izaten ziren. Hala ere, ezin dugu erabat orokortu, historian zehar, hezkuntza premia bereziak zituzten umeen alde hainbat pertsonai agertu izan direlako. Horien artean, hurrengo hauek ditugu: