Inolako berririk, bideorik, ekintzarik, etab. eman aurretik, ezinbestekoa dugu gure gaia zer den aztertzea. Horretarako, hezkuntza berezia eta premia bereziak dituzten umeak kontzeptuak argitzea izango da gure lehenengo lana.
Irakurri, ikasi eta gozatu!
Hezkuntza berezia, hezkuntza behar bereziak dituzten pertsonekin burutzen den hezkuntza da, gabezi fisikoak, psikikoak edo zentzumenezkoak, aparteko ahalmenak, ezaugarri kultural bereziak edo egoera sozioekonomiko larrian izateagatik.
Historian zehar, premia bereziak dituzten haurrak eskola arruntetik baztertuak izaten ziren. Haatik, gaur egun dagoen hezkuntza politikei esker, haur horiek gainontzeko haurrekin eskolaratu eta hezitzearen dira, euren gizarteratzea ahalbidetuz.
Halaber, esan beharra dago, kontzeptu hau duela gutxi sortua izan dela. Izan ere, XIX. mendera arte, ez behar bereziak zituzten umeak zorigaiztotzat jo eta abandonatuak izaten ziren. Hala ere, ezin dugu erabat orokortu, historian zehar, hezkuntza premia bereziak zituzten umeen alde hainbat pertsonai agertu izan direlako. Horien artean, hurrengo hauek ditugu:
Ponce de León espainiar fraidea da, XVI. mendean haur gormutuei komunikatzeko metodoa asmatu zuena.
Juan Pablo Bonet espainarrak, berriz, haur itsuentzako
alfabeto asmatu zuen XVII.mendean.
Jean Itard hezkuntza bereziaren aintzindaritzat hartu ohi da. Izan ere, hezkuntza bereziari lehenengo funtsezko ekarpena egin zion. Horrela, 1799. urtean haurren atzerapena irakaskuntza metodo egokien bitartez gainditu daitekeela baieztatu eta basoan bakarrik hazitako Victor Aveyrongoa haurra heziz frogatu zuen.
Jean Itard-ek hezkuntza bereziari egindako ekarpena, filma batean islatu egin zen, "El pequeño salvaje" izenekoa.
Hezkuntza berezia gustuko nahi baduzue, gomendatzen dizuet arestian aipatutako filma hau ikastea. Nahi izatekotan, hementxe daukazue on-line ikusteko aukera:
Erabilitako iturria: http://eu.wikipedia.org/wiki/Hezkuntza_berezi

.jpg)
.jpg)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina