Jakin badakigu, gaur egun grebak gero eta ugariago bilakatzen hasi direla.
Izan ere, herritarron baldintzak jasanezinak bihurtzen ari dira, bai arlo
profesionalari, bai akademikoari, bai eta pertsonalari erreparatuz, eta honen aurka jardun behar
dugu.
Beraz, pasaden ostegunean, Azaroak 21, greba izan genuenez, blogak
duen gaian ere horrelakoak gertatzen ari direla ezagutarazteko asmoz, hurrengo
bideo luzatzen dizuet:
Bideoa ikusi eta gero, suposatzen dut hainbat gauza etorriko zaizkizuela zeuren buruetara. Niri etortzen zaidana zera da: hezkuntzan egiten diren murrizketekin gehien pairatzen dutenak IKASLEAK dira. Izan ere, horrelakoak eginez, ikasleen ikasketa prozesua kaltetzea lortzen dute. Eta ez soilik hori; hezkuntza premia bereziak dituzten umeetaz ari garenez, sozializazio arazoak ere ekar ditzakete horrelako murrizketek. Izan ere, premia bereziak dituzten umeekin lan egiten adituak direnak eskoletatik kanporatzen badituzte, hezkuntza bereziko ume guztiak, horrelako premiarik ez dituzten umeekin ikasi beharko dute, euren premia albo batera utzita, eta ondorioz, gizartean baztertuak izateko aukerak areagotuz.
Beraz, zer demontre lortu nahi da horrelako murrizketekin? Bakarrik premiarik ez dituzten umeak hezkuntza jasotzea? Premia bereziak dituztenak hezkuntza pribatura jotzera behartzea? Hezkuntza pobrea eskaintzea?
Iturria: http://www.periodismodigno.org/recorteseducacionespecialpdtv/

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina