2013(e)ko abenduaren 29(a), igandea

TDAH-a familian (2)

Orain arte azaldu duguna dekalogo honetan laburbil genezake:



Iturria: http://www.fundacioncadah.org/web/categoria/tdah-en-familia.html

TDAH-a familian

Azken sarreran ikusi dugu nola islatzen den TDAH-a eskolan. Gaurkoan, aztertzen ari garen gaixotasun hau familian nola islatzen den arakatuko dugu. Alde batetik,  familian gertatzen dena baina eskolari dagokionez landuko dugu, eta beste aldetik, familiaren barruan gertatzen denari dagokionez.

Familia, eskolari dagokionez:

TDAH-a duten ume batekin ikastean, hainbat dira aintzat hartu beharreko faktoreak, eta horien arabera, martxan jarri beharreko ikasketa-teknikak.

     A. Kontuan hartu behar diren faktoreak:
 
  • Ikasketen sostengua ez da lan makala ezta erraza izango. Izan ere, hobekuntzak denboraren poderioz emango dira, eta ondorioz, ezinbestekoa izango da konstante izatea.
  • Helburuak ez ezik, esfortzua ere indartu behar da.
  • Gurasoen arteko erabakia izan behar da, baita bien konpromezua ere. Azken batean, honek guztiak suposatzen duen lana aurrera eramateko konstante izan behar da, eta horretarako, konpromezua hartu.


    B. Ikasketa teknikak:
 
Askotan, TDAH-a duten umeen eskola porrota, ikasten ez dakitelako da, eta ondorioz, ezagutza eta baloreaz gain, ezagutza eta balore horietara heltzeko estrategiak irakatsi behar zaizkie. Era berean, estrategia horiek umeek barneratu eta euren eguneroko errutina bilakatu behar dituzte.
 
Horretarako, kontuan hartu behar diren aspektuak luzatzen dizkizuet:
 
  1. Etxeko ohiturak eta giroa analizatu (ikasteko tokia, ikasteko denbora, ikasteko modua...)
  2. Norbanakoaren planifikazioa eta antolakuntza kontuan hartu, bakoitzak dituen beharretatik abiatuz, eta ikasketa orduen eta atsedenen oreka mantenduz.
  3. Ikasketetan motibatu, eurek egindakoa baloratuz, animatuz eta egiten den aurrerapen bakoitzak sendotuz.
  4. Euren etxerako lanak eta azterketak prestatzeko orduan laguntza eskainiko zaie.
 
Familia, bere horretan gertatzen denari dagokionez:

Lehenik eta behin, aintzat hartu behar dugu umeek euren bizitzan zehar agertzen diren pertsonengan eta topatzen dituzten testuinguruengatik ikasten dutela, eta ondorioz, familia izango da beraien ikasketetarako oinarri eta eredu garrantzitsuenetariko bat. Horrengatik guztiagatik, familiek hainbat kontutaz hausnartu beharko dute umeen aurrean aritzeko momentuan:
 
1. Kontziente izan umeak ikusten dueña baino gehiago ikasten duela, esate baterako, pertsonek nola jokatu eta zer esaten duten egoera bakoitzean.

2. Familiak egiten dituen hutsak asimilatu, eta horietatik ikasi eta autoebaluatu behar da.

3. Umeak errespetu eta komunikazio giro batean murgildu behar dira, hala nola, besteak entzutea, besteak egiten duena errespetatzea, etab.

4. Enpatia garatu.

5. Familia giro beroa, alaia, ziurra eta lasaia sortu eta sustatu.

6. Arauak eta mugak ezarri, familia giro hobetzeko bideratuko direnak.

7. Errutinak ezarri.

8. Etxeko lanak partekatu familia osatzen duen kide guztien artean.

9. Familian disfrutatzeko momentuak aurkitu.

 


Iturria: http://www.fundacioncadah.org/web/categoria/tdah-en-familia.html

2013(e)ko abenduaren 27(a), ostirala

TDAH-a eskolan

Jadanik ikusi dugu zer den TDAH-a, zer ezaugarri eta sintoma aurkezten dituen TDAH-a duen ume batek, nola diagnostikatzen den, baita nola tratatzen den ere. Hortaz, interesgarria iruditu zait gaixotasun hau eskolan zein familian nola islatzen den aztertzea. Gaurko honetan, "TDAH-a eskolan" izango da geure gaia, eta espero dut zuen gustukoa izatea.
 
Hasi aurretik, kontuan izan behar dugu, TDAH-ak lotura duela (%50an) ikasketa zailtasunetan. Horrela, TDAH-a aurkezten duten umeetan arreta defizita, kurtso errepikapena, errendimendu baxua, eskola-abandonatzea, portaera arazoak, ikasleen kanporatzea, etab.agertzen da.
        Era berean, orain arte aipatutakoak direla eta,  irakasleengan ere ondorioak islatuko dira, esate baterako, estresa edo "burn out" izeneko fenomenoa. Horiek ondorioz, irakasleak oztopo edota muga batzuk ezarriko ditu bere buruari TDAH-a duen ume batekin esku hartzerako momentuan.
 
Beraz, orain arte esandakoari erreparatuz, argi dago ikastetxeak eta irakasleek eginkizun garrantzitsua dutela TDAH-a izaten duen umeen aurrean. Hurrengo lerroetan bai ikasketetxeak bai irakasleek duten esku hartzea aurkeztuko dizuet.


Ikastetxearen eginkizuna:
Ikastetxeak arazo emozionalak, kognitiboak edo portaerazkoak dituen umeen azterketa periodikoa egin behar du, betiere diagnostiko goiztiarrra egiteko helburuarekin.
     Horrekin lotuta, ikastetxea TDAH-a duten umeen hezkuntza-garapena aurrera joateko behar diren baldintza egokiak sortzeko arduraduna da. Izan ere, TDAH-a duten umeek hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak dira, eta ondorioz, modu "berezian" tratatu behar ditugu, haiek dituzten baldintzetara egokituz.


Irakasleen eginkizuna:
Aurretik esan bezala, irakaslearen parte-hartzea beharrezkoa da; izan ere, eskolan da, hain zuzen ere, umeen nahasmendua hobeto islatzen den unea, eta honengatik, ezinbestekoa da irakasleak TDAH-aren ezaugarriak eta sintomak menperatuta izatea.
 
Gela barruan, honako hauek dira horrelako umeek aurkezten dituzten ezaugarriak:

2013(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

TDAH-aren errealitatea

Batzuetan, TDAH hitza entzutean errealitatearekin dituen hainbat kontraesan, ezbaiak eta nahasteak datorzkigu geure buruetara. Hori dela medio, oraingo honetan, TDAH gaixotasunaren errealitatea ezagutarazi nahi dizuet. Horretarako, eite batzuen inguruko azalpenak emango ditugu.

 

1. TDAH-a ez da soilik haurrengan ematen den nahastea.

Egia da TDAH-a haurtzaroan hasten den nahastea dela; haatik, nahasmendu hau nerabezaroan zein helduaroan ager daiteke. Kasu askotan, hiperaktibitatearen sintomak haurtzaroan gutxiagotzen dira; halere, arreta eza eta inpulsibitatea nerabeetan eta heldueetan mantentzen dira.
 
 

2. TDAH-a duten nesken eta mutilen arteko alde klinikoak daude.

Neskek arreta eza handiagoa aurkezten duten bitartean, mutilek, berriz, hiperaktibitate eta inpulsibitate handiagoa aurkezten dute.

2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

TDAH-ari buruzko liburuak

Atal honetan, heziketa bereziari zein TDAH-ari buruzko liburuak eta manualak topa ditzakezue, bai irakasle gisa bai familia gisa erabilgarriak suerta daitezkeenak.


1. LIBURUA: "Ideas clave en la respuesta educativa para el alumnado con TDA-H"




2. LIBURUA: "El niño con trastorno por déficit de atención y/o hiperactividad"