2013(e)ko abenduaren 27(a), ostirala

TDAH-a eskolan

Jadanik ikusi dugu zer den TDAH-a, zer ezaugarri eta sintoma aurkezten dituen TDAH-a duen ume batek, nola diagnostikatzen den, baita nola tratatzen den ere. Hortaz, interesgarria iruditu zait gaixotasun hau eskolan zein familian nola islatzen den aztertzea. Gaurko honetan, "TDAH-a eskolan" izango da geure gaia, eta espero dut zuen gustukoa izatea.
 
Hasi aurretik, kontuan izan behar dugu, TDAH-ak lotura duela (%50an) ikasketa zailtasunetan. Horrela, TDAH-a aurkezten duten umeetan arreta defizita, kurtso errepikapena, errendimendu baxua, eskola-abandonatzea, portaera arazoak, ikasleen kanporatzea, etab.agertzen da.
        Era berean, orain arte aipatutakoak direla eta,  irakasleengan ere ondorioak islatuko dira, esate baterako, estresa edo "burn out" izeneko fenomenoa. Horiek ondorioz, irakasleak oztopo edota muga batzuk ezarriko ditu bere buruari TDAH-a duen ume batekin esku hartzerako momentuan.
 
Beraz, orain arte esandakoari erreparatuz, argi dago ikastetxeak eta irakasleek eginkizun garrantzitsua dutela TDAH-a izaten duen umeen aurrean. Hurrengo lerroetan bai ikasketetxeak bai irakasleek duten esku hartzea aurkeztuko dizuet.


Ikastetxearen eginkizuna:
Ikastetxeak arazo emozionalak, kognitiboak edo portaerazkoak dituen umeen azterketa periodikoa egin behar du, betiere diagnostiko goiztiarrra egiteko helburuarekin.
     Horrekin lotuta, ikastetxea TDAH-a duten umeen hezkuntza-garapena aurrera joateko behar diren baldintza egokiak sortzeko arduraduna da. Izan ere, TDAH-a duten umeek hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak dira, eta ondorioz, modu "berezian" tratatu behar ditugu, haiek dituzten baldintzetara egokituz.


Irakasleen eginkizuna:
Aurretik esan bezala, irakaslearen parte-hartzea beharrezkoa da; izan ere, eskolan da, hain zuzen ere, umeen nahasmendua hobeto islatzen den unea, eta honengatik, ezinbestekoa da irakasleak TDAH-aren ezaugarriak eta sintomak menperatuta izatea.
 
Gela barruan, honako hauek dira horrelako umeek aurkezten dituzten ezaugarriak:

  1. Antolamendu eza.
  2. Inpultsiboak eta ez eraginkorrak.
  3. Irakasleekin liskarrak dituzte, hauek agintzen dizkieten lanak egitearen aurka egonez.
  4. Denbora kognitibo motela dute.
  5. Deskribatzeko arazoak aurkezten dituzte.
  6. Motibazio eta estimulazio handia behar duten umeak dira.
  7. Euren arreta ezak jarduerak egiteko denbora gehiago eskatzen die.
 
Beraz, irakasleak arestian aipatu diren ezaugarri horiek ume batean nabaritzen dituenean, badira bete  beharreko jarraibide batzuk:
  • Gurasoeei susmoa komunikatu.
  • Umearen premia berezi horiek identifikatu, eta horien arabera, berarentzat zuzendutako programa indibiduala sortzea.
  • Umearekin zein familiaren kolaborazio baikorra mantendu.
  • Umeak egiten dituen aurrepenak berrikusi.
  • Umea sozialki integratzeko laguntza eskaini.
  • Portaera baikorrak azpimarratu, autoestima indartzeko.
  • Kanal afektiboak eraiki (enpatia, asertibitatea...)


Iturria: http://www.fundacioncadah.org/web/categoria/tdah-en-el-aula-etapa-preescolar.HTML

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina