2013(e)ko abenduaren 29(a), igandea

TDAH-a familian

Azken sarreran ikusi dugu nola islatzen den TDAH-a eskolan. Gaurkoan, aztertzen ari garen gaixotasun hau familian nola islatzen den arakatuko dugu. Alde batetik,  familian gertatzen dena baina eskolari dagokionez landuko dugu, eta beste aldetik, familiaren barruan gertatzen denari dagokionez.

Familia, eskolari dagokionez:

TDAH-a duten ume batekin ikastean, hainbat dira aintzat hartu beharreko faktoreak, eta horien arabera, martxan jarri beharreko ikasketa-teknikak.

     A. Kontuan hartu behar diren faktoreak:
 
  • Ikasketen sostengua ez da lan makala ezta erraza izango. Izan ere, hobekuntzak denboraren poderioz emango dira, eta ondorioz, ezinbestekoa izango da konstante izatea.
  • Helburuak ez ezik, esfortzua ere indartu behar da.
  • Gurasoen arteko erabakia izan behar da, baita bien konpromezua ere. Azken batean, honek guztiak suposatzen duen lana aurrera eramateko konstante izan behar da, eta horretarako, konpromezua hartu.


    B. Ikasketa teknikak:
 
Askotan, TDAH-a duten umeen eskola porrota, ikasten ez dakitelako da, eta ondorioz, ezagutza eta baloreaz gain, ezagutza eta balore horietara heltzeko estrategiak irakatsi behar zaizkie. Era berean, estrategia horiek umeek barneratu eta euren eguneroko errutina bilakatu behar dituzte.
 
Horretarako, kontuan hartu behar diren aspektuak luzatzen dizkizuet:
 
  1. Etxeko ohiturak eta giroa analizatu (ikasteko tokia, ikasteko denbora, ikasteko modua...)
  2. Norbanakoaren planifikazioa eta antolakuntza kontuan hartu, bakoitzak dituen beharretatik abiatuz, eta ikasketa orduen eta atsedenen oreka mantenduz.
  3. Ikasketetan motibatu, eurek egindakoa baloratuz, animatuz eta egiten den aurrerapen bakoitzak sendotuz.
  4. Euren etxerako lanak eta azterketak prestatzeko orduan laguntza eskainiko zaie.
 
Familia, bere horretan gertatzen denari dagokionez:

Lehenik eta behin, aintzat hartu behar dugu umeek euren bizitzan zehar agertzen diren pertsonengan eta topatzen dituzten testuinguruengatik ikasten dutela, eta ondorioz, familia izango da beraien ikasketetarako oinarri eta eredu garrantzitsuenetariko bat. Horrengatik guztiagatik, familiek hainbat kontutaz hausnartu beharko dute umeen aurrean aritzeko momentuan:
 
1. Kontziente izan umeak ikusten dueña baino gehiago ikasten duela, esate baterako, pertsonek nola jokatu eta zer esaten duten egoera bakoitzean.

2. Familiak egiten dituen hutsak asimilatu, eta horietatik ikasi eta autoebaluatu behar da.

3. Umeak errespetu eta komunikazio giro batean murgildu behar dira, hala nola, besteak entzutea, besteak egiten duena errespetatzea, etab.

4. Enpatia garatu.

5. Familia giro beroa, alaia, ziurra eta lasaia sortu eta sustatu.

6. Arauak eta mugak ezarri, familia giro hobetzeko bideratuko direnak.

7. Errutinak ezarri.

8. Etxeko lanak partekatu familia osatzen duen kide guztien artean.

9. Familian disfrutatzeko momentuak aurkitu.

 


Iturria: http://www.fundacioncadah.org/web/categoria/tdah-en-familia.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina