2013(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

TDAH-aren errealitatea

Batzuetan, TDAH hitza entzutean errealitatearekin dituen hainbat kontraesan, ezbaiak eta nahasteak datorzkigu geure buruetara. Hori dela medio, oraingo honetan, TDAH gaixotasunaren errealitatea ezagutarazi nahi dizuet. Horretarako, eite batzuen inguruko azalpenak emango ditugu.

 

1. TDAH-a ez da soilik haurrengan ematen den nahastea.

Egia da TDAH-a haurtzaroan hasten den nahastea dela; haatik, nahasmendu hau nerabezaroan zein helduaroan ager daiteke. Kasu askotan, hiperaktibitatearen sintomak haurtzaroan gutxiagotzen dira; halere, arreta eza eta inpulsibitatea nerabeetan eta heldueetan mantentzen dira.
 
 

2. TDAH-a duten nesken eta mutilen arteko alde klinikoak daude.

Neskek arreta eza handiagoa aurkezten duten bitartean, mutilek, berriz, hiperaktibitate eta inpulsibitate handiagoa aurkezten dute.


3. TDAH-ak aurkezten dituen sintomek ikasketak zaildu ditzakete, baina gaixotasun hau ez dago ikasketa nahaste gisa sailkatuta.

Esan bezala, TDAH-aren sintomek ikasketak zaildu DITZAKETE, hau da, ikasketa zailtasunak ez dira beti TDAH-a dela eta.


4. Pertsona batek ez dauka TDAH soilik jarrera oldarkorra edo arreta galtzeagatik.

Edonork izan dezake distrazio edo jarrera inpulsiboa noizbaiten, baina horrek ez du esan nahi TDAH-a duenik. Hortaz, ezinbestekoa da aditua den mediku batek diagnostiko zilegi bat egitea.

 

5. TDAH-aren ondorioek pazienteari ez ezik, euren familiei ere eragiten die.

 

6. Hautemate goiztiarraren garrantzia.

Erabat mesedegarria da hautemate goiztiarra egite; izan ere, diagnostikoa ahalik eta lasterren egiteak, tratamendu egokia bilatzeko erraztasunak ahalbidetuko du.
 

7. TDAH-a epe luzera.

Bizitzan zehar, TDAH-a ez da modu berdin batean garatzen. Era berean, hiperaktibitatearen eta inpulsibitatearen mailaren arabera, nortasuneko nahasteak, jarrera antisoziala eta mendekotasun substantziak kontsumitzearen arriskua ager daiteke.


 
Amaitzeko, hona hemen orain arte aurkeztu denarekin lotura daukan artikulu bat eta veste web orrialde bat:
 


 
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina